Ikastube sortu da irakaskuntzako bideoak gordetzeko eta komunitatea osotzeko. Ikasleek eta irakasleek erabiliko dute eta zuentzat egin dudanez gero, hemen duzue beste zerbitzu bat gehiago bideoak erakusteko. Erakusteko tokia denez gero, findu bideolana ondo burutzen. Bigarren atazan errakuntza batzuk errepikatu dira; hala nola, bideoaren hasieran "2. ataza" jartzea, musika altuegi egotea bigarren planoan, rotulazioa pantailan edonon jartzea (tokirik txarrenean, batzuetan), argia ez neurtzea eta bideoa argiaren kontra egin izana, bideoblogean ez sartzea YouTube gunean soilik lagatuz... Hirugarren atazako bideolana hementxe sartuko duzue eta ondoren kodea hartu eta zuen vlog edo bideoblogean sartu. Ea oraingo honetan asmatzen dugun hobeto. Gogoratu oso inportantea dela gaia aukeratzea; kasu honetan hezkuntza da gakoa, Ikastube.com bideotegian erakutsi behar duzuelako.
Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario