Bideoak Ikastube-ra bidali baino lehen, ikusentzunezko fitxategiei izen egokiak ipini behar dizkiezue. Artxiboaren izenak bi parte eduki behar ditu: abizena+gaia. Adibidez, Muxika deitura daukan batek egiten badu eta gaia Erasmus programa bada, fitxategiak honako izena eroan behar du: muxika_erasmus.flv. Badakizuen bezala, FLV luzapenak Flash Video esan nahi du eta formatu horretan bidali behar duzue Ikastube-ra bideolana.
Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle :: Ikastube
2007/12/30
2007/12/28
Opari ona errege egunerako
Kazetaritzako Taldekideen postontziek ez dute funtzionatzen
Kokoteraino nago. Posta mezuak bidali EHUn dituzuen postontzietara eta Kazetaritza Taldekideen kasuan problemak daude. Azken mezuak bueltatu egin zaizkit. Badirudi, blog honen bidez komunikatu beharko dizkiogula elkarri gauzak. Hori bai, eskatuko nizueke, zuen kexa agertzeko EHUn, osterantzean, berdin segiko dugu. Gure posta elektroniko zerbitzua zaharkiturik dago eta kexatu ezik, ez dago aldatzerik. 94-6012098 telefonora deitu dut eta dena argitu didate. Kuota txikia daukazue eta berehala betetzen zaizue postontzia; horrexegatik ageri da behin eta berriro zuen kontua mukuruturik dagoela. Hemendik aurrera, blogaren bidez pasako dizkizuet mezuak.
Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle :: Ikastube
Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle :: Ikastube
Bideolanean, anagramarik ez
Bideolana ekoiztu eta gero, eta behin Total Video Converter programaz FLV formatura pasatuta, gogoratu Total Video Converter ber-abiatu behar duzuela anagrama ager ez dadin. Ezin da bideolanik onartu baldin eta goi-ezkerrean "Total Video Converter" anagrama badarama.
Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle :: Ikastube
Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle :: Ikastube
Etiquetas:
Total Video Converter,
TVC
2007/12/26
Olentzerok Total Video Converter erreminta ekarri dizue
Ez dago gaizki. Oso ondo portatu da Olentzero aurten. Nire etxean opariak utzi ditu eta uste dut probetxua aterako diozuela erreminta honi. Aste honetan bertan jarriko dizuet nola erabiltzen den bideo baten bidez (erreferentzia Ikastube-n eta vlog honetan jarriko dut). Total Video Converter tresnarik onena omen da Windows sisteman bideoak formatu guztietara ripeatzeko. Hortaz, bideoa behin MPG-1(VCD) formatuan ekoiztuta, erraza izango da FLV formatura pasatzea Ikastube-ra FLV formatuan bidali behar duzuelako bideolana (3. ataza). Erne ibili!
Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle:: Ikastube
Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle:: Ikastube
2007/12/25
Fitxategiei izena ipini behar
Konturatu naiz, Ikastube-ra bidaltzen dituzuen bideoek izen generikoak eduki ohi dituztela: Produce.mpg, Produce_1.mpg, Produce_2.mpg. Gogoratu, zerbitzarira bidali aurrez eta behin bideo programaz ekoiztu ondoren, izena aldatu behar diozuela bideo-fitxategiari. Hortaz, bideoan Urdaibai-ri buruz grabatu baduzue, ez da ideia txarra, fitxategiari "urdaibai" izena ematea.
Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle:: Ikastube
Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle:: Ikastube
Fitxategiak trinkotu behar ditugu
Saia gaitezen oso astunak ez diren fitxategiak bidaltzen zerbitzarira, Ikastube-ra hain zuzen ere. Axe markari buruzko iragarkiena 98 megakoa da. Oraintxe trinkotuko dut mpg formatutik FLV edo Flash Video formatura ripeatuz. MPEG formatuko fitxetegia FLV fitxategi bihurtu da dagoeneko:
http://ikastube.com/video/Axeyoutube.flv
Hemendik aurrera, badakizue nola deskargatu zuzenean Ikastube-ra bidaltzen dituzuen bideoak, helbidea horixe baita. 98 megako fitxategia FLV formatuan 23 megatan geratuko da eta horrelaxe arinago bidaliko dugu zerbitzarietara. FLV formatuko fitxategiak 320 pixeleko zabalera edukitzea inportantea da gutxi pisatzeko. Era horretan, Flash Video formatuan edozein bideogune modernotara bidaltzeko aukeran izanen gara.
Beste adibide bat, Garazi Ibarraren bideoa da: MPG formatuan 56,8 MB, eta orain, FLV formatura pasatutakoan helbide honetan dago trinkotuta: http://ikastube.com/video/urdaibai.flv. Bideo hori, FLV formatura pasatuta, 13 megakoa da 320 pixeleko zabaleran. Bukatzeko, beste adibide bat: http://ikastube.com/video/Produce_1.mpg.

bidaltzeak,
deskargak,
FLV
2007/12/22
ETBren 25. urtemugaz
Bideo honetan ETBko zuzendariak ETBren urtemugaz hitz egiten du. Zuen interesekoa izango da. Mintzaldietan ezin izan zineten egon, baina Ikastube.com bai eta orain aukera daukazue bertatik ikusteko honako lotura honetara joz:
http://www.ikastube.com
Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle
http://www.ikastube.com
Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle
2007/12/18
iCarrillo erabiltzaileak bideoak kendu ditu
Ikusi ahal duzuen bezala, iCarrillo erabiltzaileak bideo guztiak kendu ditu, behin gure kanpaina abiatu eta gero. Carrillo andaluziarrak "ijosdeputaaa" jarri zuen Garazi Picadoren vpost batean. Kanpainak zerbaiterako balio izan duke. Zorionak guztiei Garazi Picado-ri emandako laguntzagatik. Herritarren kazetaritzak indar handia hartzen du denok batzen garenean. Manten ditzagun garbi gure txokoak eta bideoguneak!
Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle :: Ikastube
Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle :: Ikastube
2007/12/05
Ikastube sortu da
Ikastube sortu da irakaskuntzako bideoak gordetzeko eta komunitatea osotzeko. Ikasleek eta irakasleek erabiliko dute eta zuentzat egin dudanez gero, hemen duzue beste zerbitzu bat gehiago bideoak erakusteko. Erakusteko tokia denez gero, findu bideolana ondo burutzen. Bigarren atazan errakuntza batzuk errepikatu dira; hala nola, bideoaren hasieran "2. ataza" jartzea, musika altuegi egotea bigarren planoan, rotulazioa pantailan edonon jartzea (tokirik txarrenean, batzuetan), argia ez neurtzea eta bideoa argiaren kontra egin izana, bideoblogean ez sartzea YouTube gunean soilik lagatuz... Hirugarren atazako bideolana hementxe sartuko duzue eta ondoren kodea hartu eta zuen vlog edo bideoblogean sartu. Ea oraingo honetan asmatzen dugun hobeto. Gogoratu oso inportantea dela gaia aukeratzea; kasu honetan hezkuntza da gakoa, Ikastube.com bideotegian erakutsi behar duzuelako.
Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle
Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle
Suscribirse a:
Entradas (Atom)