2008/01/18

Bideo barra Blogger sisteman

Bideoblogean bideo barra nola ipintzen den azaltzen dut Eduvlog.org vlogean. Ikusi eta praktikara eraman.

Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle :: Ikastube

Plano motak

Planoak edo enkuadrea ikasteko gune aproposak dira honako bi hauek:

  1. El lenguaje del cine
  2. Wikilibros

Plano orokorrak, amerikarrak, xehetasunezkoak eta abar zer diren ikusteko leku aproposak dira. Hala ere, zuen bideoen bitartez praktikara eraman, hori baita garrantzitsuena.

Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle :: Ikastube

2008/01/08

Presentazioak bideo formatura nola pasatu

Nik nire lana bukatua dut. Hemen uzten dizuet ikusgai, zeren noizbait agian balio baitizue presentazio bat bideo formatura pasatzekotan ibiliz gero. Ikastube bideogunean ere utzi dut bideolana



Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle :: Ikastube

Komunitatea elkar-eraginak sortuz lortzen da

Ikastube-n ez dut iruzkinik ikusten. Ez al dituzue zuen ikaskideen bideolanak ikusten ala? Ongarria da erantzunak jartzea, iritziak, kritikak... Baloratu ere baloratu ahal duzu inoren bideolana izarrak markatuz. Egizue horrela eta Olentzerok eta Errege Magoek eskertuko dizuete atazaren kalifikazioan. Elkar-eraginak ikustea atseginen nuke.

Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle :: Ikastube

2008/01/07

Tituluekin kontuz ibili

Une batez, imaginatu zer izango litzatekeen guztiok jarriko bagenie titulu berbera gure bideoei: Hirugarren ataza edo 3. ataza. Erabiltzaileak ez lekike zeri buruz den ikusi ahal duen bideolana. Hortaz, titulua oso inportantea da. Gogoeta egin ipini aurretik. Ondo pentsatu behar dugu zer titulu ipini gure bideolanari bideopostean.
Bideolana Erasmus programari buruzkoa bada, kasurako, "Erasmus programa EHUn" titulua aukera genezake... baina inola ere ez "Hirugarren ataza". Beraz, kalifikaziorakoa garrantzitsua da tituluarekin asmatzea. Gaizki eginak konpondu eta eginbakoak pentsatu.

Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle :: Ikastube