2008/01/18

Bideo barra Blogger sisteman

Bideoblogean bideo barra nola ipintzen den azaltzen dut Eduvlog.org vlogean. Ikusi eta praktikara eraman.

Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle :: Ikastube

Plano motak

Planoak edo enkuadrea ikasteko gune aproposak dira honako bi hauek:

  1. El lenguaje del cine
  2. Wikilibros

Plano orokorrak, amerikarrak, xehetasunezkoak eta abar zer diren ikusteko leku aproposak dira. Hala ere, zuen bideoen bitartez praktikara eraman, hori baita garrantzitsuena.

Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle :: Ikastube

2008/01/08

Presentazioak bideo formatura nola pasatu

Nik nire lana bukatua dut. Hemen uzten dizuet ikusgai, zeren noizbait agian balio baitizue presentazio bat bideo formatura pasatzekotan ibiliz gero. Ikastube bideogunean ere utzi dut bideolana



Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle :: Ikastube

Komunitatea elkar-eraginak sortuz lortzen da

Ikastube-n ez dut iruzkinik ikusten. Ez al dituzue zuen ikaskideen bideolanak ikusten ala? Ongarria da erantzunak jartzea, iritziak, kritikak... Baloratu ere baloratu ahal duzu inoren bideolana izarrak markatuz. Egizue horrela eta Olentzerok eta Errege Magoek eskertuko dizuete atazaren kalifikazioan. Elkar-eraginak ikustea atseginen nuke.

Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle :: Ikastube

2008/01/07

Tituluekin kontuz ibili

Une batez, imaginatu zer izango litzatekeen guztiok jarriko bagenie titulu berbera gure bideoei: Hirugarren ataza edo 3. ataza. Erabiltzaileak ez lekike zeri buruz den ikusi ahal duen bideolana. Hortaz, titulua oso inportantea da. Gogoeta egin ipini aurretik. Ondo pentsatu behar dugu zer titulu ipini gure bideolanari bideopostean.
Bideolana Erasmus programari buruzkoa bada, kasurako, "Erasmus programa EHUn" titulua aukera genezake... baina inola ere ez "Hirugarren ataza". Beraz, kalifikaziorakoa garrantzitsua da tituluarekin asmatzea. Gaizki eginak konpondu eta eginbakoak pentsatu.

Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle :: Ikastube

2007/12/30

Fitxategien izenak egokiro

Bideoak Ikastube-ra bidali baino lehen, ikusentzunezko fitxategiei izen egokiak ipini behar dizkiezue. Artxiboaren izenak bi parte eduki behar ditu: abizena+gaia. Adibidez, Muxika deitura daukan batek egiten badu eta gaia Erasmus programa bada, fitxategiak honako izena eroan behar du: muxika_erasmus.flv. Badakizuen bezala, FLV luzapenak Flash Video esan nahi du eta formatu horretan bidali behar duzue Ikastube-ra bideolana.

Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle :: Ikastube

2007/12/28

Opari ona errege egunerako

Nik lehengo egunean jaso nuen USB giltza hau. Orain gutxiago balio du, dolarretan erosiz gero. Eurotan pagatu nahi baduzue: 9,95 baino ez. Oso opari fina eta ederra izan daiteke. Erosi, agortu baino lehen:



Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle :: Ikastube

Kazetaritzako Taldekideen postontziek ez dute funtzionatzen

Kokoteraino nago. Posta mezuak bidali EHUn dituzuen postontzietara eta Kazetaritza Taldekideen kasuan problemak daude. Azken mezuak bueltatu egin zaizkit. Badirudi, blog honen bidez komunikatu beharko dizkiogula elkarri gauzak. Hori bai, eskatuko nizueke, zuen kexa agertzeko EHUn, osterantzean, berdin segiko dugu. Gure posta elektroniko zerbitzua zaharkiturik dago eta kexatu ezik, ez dago aldatzerik. 94-6012098 telefonora deitu dut eta dena argitu didate. Kuota txikia daukazue eta berehala betetzen zaizue postontzia; horrexegatik ageri da behin eta berriro zuen kontua mukuruturik dagoela. Hemendik aurrera, blogaren bidez pasako dizkizuet mezuak.

Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle :: Ikastube

Bideolanean, anagramarik ez

Bideolana ekoiztu eta gero, eta behin Total Video Converter programaz FLV formatura pasatuta, gogoratu Total Video Converter ber-abiatu behar duzuela anagrama ager ez dadin. Ezin da bideolanik onartu baldin eta goi-ezkerrean "Total Video Converter" anagrama badarama.

Eduvlog :: Ikasvlogak :: Palazio :: Estekak :: Ehuugle :: Ikastube